Errege Magoen Kabalgata 2024 Hondarribian

Hondarribia 2025(e)ko urtarrilaren 4(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
  • Errege Magoen Kabalgata 2024 Hondarribian

Larunbata eta igandean postaria eta Erregeak Hondarribira etorriko dira. Hauek dira ordutegiak eta ibilbideak:

Postaria- urtarrilak 4, larunbata

•    18:00 - irteera Mendelutik (Betherram), Amutera. Han geratu, eta gero Kostatik Txiplauko biribilgunera, handik Alamedara, Santa Mariako ateaurrera abiatuko da, Kale Nagusia, San Nikolas eta Juan Labordatik, Jabier Ugarte kalera eta handik San Kristobaleko biribilgunera, San Pedro kalea, Zuloaga eta handik San Kristobalera helduko delarik.  

Karteroaren irteera baino lehen antortxen erabilera eta kabalgatako arauak esplikatuko dira. Antortxa piztuak eramango dituztenek, 14 urte gorakoak izango dira. Arauak hausten dituenak desfiletik kanporatua izango da.

Kabalgata -  urtarrilak 5, igandea

•    17:45 - Mendelu
•    18:15 - Amute
•    19:15 – 19.30ak aldera: Kai Zaharra - Erregeak itsasontziz iritsiko dira. Kai Zaharretik Hermandadera abiatuko dira.
•    Hermandadeko lehioetatik haurrak agurtuko dituzte, bi aldeetako kaleetara.
•    Jarraian kabalgataren ibilbidea izango da: Matxin Artzu, San Pedro kalea, Bernat Etxepare, San Kristobal biribilgunea, Hiru Bide, Harresilanda, Damarri, eta Gernikako Arbola plazako Jaiotzara iristen da Kabalgata Adorazioa (Gurtzea) egiteko asmoz.
•    Gero Santa Mariako ateaurretik Kale Nagusira igo, 20:45ak aldera, Arma Plazan, Erregeak iritsi eta handik San Gabriel egoitzara joango direlarik.  
Gogoratu, kartero egunean eta kabalgatan parte hartu nahi dutenentzat, 12 urtetik beherakoek derrigorrez gurasoen baimena ekarri behar dutela. Piztutako antortxak eramateko 14 urte izan beharko dira.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko urtarrilaren 4(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
  • LekuaHondarribia
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Hondarribia

Non