Sortzen - Artista Gazte Hasiberrien Topaketa 2024
Sortzen gazte sorkuntza programaren baitan, LABE Gazte Laborategiak artista gazte hasiberrien topaketa hartuko du.
Gasteizen erabilgarri dauden baliabide artisitikoak eta kulturalak ezagutaraziko dira. Horrez gain, bertako hiru artistak (Alba Tojo, Aritz Lopez eta Irati Antia) euren bizi esperientziak partekatuko dituzte, eta luntx interaktibo baten bidez sinergiak sortuko dira.
16-25 urte bitarteko gaztea bazara, sen artistikoa badaukazu eta zure kezka berberak dituzten gazteekin ikasi, partekatu eta gozatu nahi baduzu, abenduaren 15era arte eman dezakezu izena Udalaren webgunean.
Egitaraua (PDF - 119 KB)
Laburrean
- Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
- Data 2024(e)ko Abenduak 30
- Lekua Labe Gazte Laborategia - San Vicente de Paul Kalea, 21 (Vitoria-Gasteiz)
- HizkuntzaElebietan
- Web Labe Gazte Laborategia
- Izena emateko informazioa


