Sortzen gazte sorkuntza programaren baitan, LABE Gazte Laborategiak artista gazte hasiberrien topaketa hartuko du.
Topaketan gure inguruneko baliabide artistiko eta kulturalak ezagutaraziko dira, bertako hiru artistek - Alba Tojo, Aritz Lopez eta Irati Antia - euren bizi-esperientziak partekatuko dizkigute eta luntx interaktibo baten bidez sinergiak sortuko ditugu.
16-25 urte artean badituzu, sen artistikoa eta zure kezka berberak dituzten gazteekin ikasi, partekatu eta gozatu nahi baduzu... Ez izan zalantzarik!