Makusi Gabon Festa (Iruñea - abenduak 22)

Pamplona/Iruña 2024(e)ko Abenduak 22
  • Makusi Gabon Festa (Iruñea - abenduak 22)

MAKUSI Gabon Festa ikuskizun ibiltaria prestatu du EITBren MAKUSI gazte eta umoeentzako unibertsoak, familia osoari zuzenduta. Guztira, lau emanaldi izango dira:

-Abenduak 15. Euskalduna (Bilbo)

-Abenduak 22. Baluarte (Iruñea)

-Urtarrilak 2. Europa Jauregia (Gasteiz)

-Urtarrilak 3. Kursaal (Donostia)

Jada eskuragai daude Euskalduna eta Baluarterako gonbidapenak, euren webgunetan; hurrengo saioen inguruan argibide gehiago eskainiko dira makusi.eus webgunean.

MAKUSI streaming plataformako pertsonaia ezagunek hartuko dute parte bertan: Potx eta Lotx pailazoek, Xabi Sound eta Izaskunekin batera, hainbat gorabehera, abentura eta bizipen ekarriko dizkigute oholtzara. Ohi legez, umorea, musika eta dantza ez dira faltako, oraingoan, gabon giroan murgilduta. 

Potx eta Lotx, laguntza bila

Aurten, Potx eta Lotx pailazoek Gabonetako festa egin behar dute, baina arazoren bat izango dute antolaketan. Horregatik, MAKUSI unibertsoko gainontzeko partaideei laguntza eskatuko diete: "Power Up", "Go!azen", "Kalaxka" eta "Irabazi Arte" telesailetako pertsonaiek hartuko dute parte, baita "Ztanda" saioko partaideek ere. Sorpresaz beteriko emanaldia izango da.

baluarte.com

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko Abenduak 22
  • Ordutegia17:00
  • LekuaBaluarte Auditorioa
    Plaza Baluarte, z/g
    Pamplona/Iruña
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Baluarte Auditorioa, Pamplona/Iruña

Non