Domekak Hori Baien: Eñaut Elorrieta
Fantasia deitzen da Eñaut Elorrietaren disko eta bira berria. Hamar kantu berriz osatzen den lan honetan Aitor Etxebarria izan du ekoizle eta bidelagun Eñautek. Azken bi urteetan eskuz esku egindako lanaren emaitza da Fantasia eta Eñauten berezko esentzia harrapatzen saiatu da Aitor, maitasuna hari duten kantu soil, bare eta ederrak biltzen dituen diskoan.
Kantu guztiak konposatu ditu artista gernikarrak, eta berak idatzitako hitzez gain Uxue Alberdi, Iñigo Astiz, Jose Luis Otamendi, Itziar Ugarte eta Amaia Lasa idazleen letrak musikatu ditu.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Abenduak 22
- Ordutegia19:00
- LekuaHori Bai Gaztetxea
Andra Mari, 23
Larrabetzu
Web - HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Hori Bai Gaztetxea, Larrabetzu


