"This world is not conclusion" tailerra, Raul Dominguezekin

Huarte/Uharte 2024(e)ko abenduaren 16(e)tik 2024(e)ko abenduaren 19(e)ra
  • "This world is not conclusion" tailerra, Raul Dominguezekin

"Egin edo egiten utzi, mundua mugitu edo berak mugitzen utzi. 

Tailer honek gure arreta berritzeko ariketa serie bat proposatzen du. Sentsazioei eta gure zaletasunei kasu eginez, bertze norabide eta denboretara joko dugu, gure bizitza zuzentzen duten inertziak eta pentsamendu prozesuak etenez. Inguratzen gaituenaren bitartez lotura egoera bat eragiten saiatuko gara. Gaurkotasunaren abiaduraren inguruan pentsatuko dugu eta artean erritmoak, prozesuak eta lanaren zentzua nola baldintzatzen dituen. Agian geldotasunez erantzungo dugu, nora eramaten gaituen ikusteko. 

Espazio bat marraztuko dugu, non ez dugun ezer segurutzat joko, begien bistakoa dena berriz ere erranen dugun eta beharrezkoa bada dezepzio emankor batera iritsiko garen. Aurretik irudikatu ez den lekua, gure pertsona eta konbentzio guzietatik haratago zerbait berria sortzeko gogoz. Hainbat material erabiliko ditugu (literarioak, ikus-entzunezkoak, naturalak, etab.) praktika artistikoaren berezitasun teknikoaren adibide gisa".

Tokiak: 3.

Raúl Domínguez

Raúl Domínguez (Barakaldo, 1984) artista da. Bere lana marrazketara bideratzen du. Gaur egun, bere lan artistikoa ilustrazio zientifikoarekin, diseinuarekin  eta  hezkuntzarekin  uztartzen du. Bere azken erakusketen artean hauek nabarmentzen dira: Media hora de sol eta Palabra de conejo Carreras Múgica Galerian (Bilbo), Es ir a Pelaires Galerian (Palma Mallorcakoa), Ambergris Carbonería Lorences-en (Madril) eta Otzan (kolektiboa) Elba Benítez Galerian (Madril).


Laburrean

Non