Gasteizko Eguberrietako azoka 2024

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko abenduaren 13(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 6(e)ra
  • Gasteizko Eguberrietako azoka 2024

Gabonetako azokak, Independentzia kalean eta Urrezko Zeledonen plazan, bertako zein kanpoko artisauen 35 saltoki biltzen ditu.

Artisau-produktuen eskaintza zabalak opari bereziak erosteko bide ematen du: dekorazio-produktuak, sukaldeko tresneria, arropa eta osagarriak, kosmetika naturala edo egurrezko tresnak, adibidez.

Salmentarako ohiko ordutegia hauxe izango da: 10:30etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara, salbuespen hauekin:

  • Urtarrilaren 1ean, ez dute goizez zabalduko.
  • Urtarrilaren 5ean, ez dute eguerdian itxiko.

Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2024(e)ko abenduaren 13(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 6(e)ra
  • LekuaUrrezko Zeledonen Plaza

    Vitoria-Gasteiz

Non