Durangoko Azoka 2024: Goio Ramosen "London Calling" liburuaren aurkezpena
2024ko Durangoko Azokaren barruan.
Liburu aurkezpena
Mikel eta Josu, Josu eta Mikel, adiskide minak, betidanikoak. Institutua amaitzen ari direla, musika-talde bat egitea buruatuko zaie. 80ko hamarkadaren erdian gaude Bilbo hegoaldeko herri industrial batean, rock radikalaren olatua hasten ari den garaian. Hertzainak, La Polla, Kortatu eta abar entzuten eta miresten dituzte kontzertuetan, eta beraiek ere euren banda sortuko dute: Hilotzak.
Musika asko sartu du Goio Ramosek Zubikarai beka irabazitako bere estreinako eleberri honetan: taldea eratu, kideak topatu, abestiak sortu, kontzertuak bilatu, maketa bat grabatu... Baina rock'n'rollaz gain presente daude nobelan garaiko gertakariak, pil-pilean zegoen gizartea, droga, politika, gatazka sozialak... baita lehen amodioaren txinparta ere, uste baino gehiago kixkaliko duen sugarra.
Ahotsenea Literatura espazioan.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Abenduak 8
- Ordutegia17:30
- Lekua Landako Gunea
Landako Etorbidea, 6
Durango - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Info Gehiago
- Web Landako Gunea


