Durangoko Azoka 2024: Urtzi Leonet eta Iñaki G. Holgadoren "Harrizko errementariak" liburuaren aurkezpena
2024ko Durangoko Azokaren barruan.
Portutxotarrek iparraldeko itsasgizonen eraso bati aurre egin behar izan diote, baina ez da eraso arrunta: ipartarrek Jaun Zuria bera dute buru, eta honek eginahalak egingo ditu Jentilen Oihanean gaitz iluna hedatzeko. Aparloreako eskifaia ausartak gaitz horri berari aurre egin beharko dio, ustekabeko aliatuak lagun. Arriskuz betetako bidean abiatuko dira iparraldeko eremu basatietan barna, harrizko errementarien hiri ezkutuaren bila, gaitzaren sendabidea topatu asmoz.
Itzalen Dama eta Patxi Bakallu-ren bigarren abentura hau iparraldeko herrietako mitologia eta euskal mitologiaren arteko lotura egiten duen fantasiazko kontakizuna da.
Ahotsenea Literatura espazioan.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Abenduak 5
- Ordutegia19:30
- Lekua Landako Gunea
Landako Etorbidea, 6
Durango - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Info Gehiago
- Web Landako Gunea


