Nuria Culla: "Hamaika gau" disko berriaren aurkezpena

Bilbao 2024(e)ko Abenduak 1
  • Nuria Culla: "Hamaika gau" disko berriaren aurkezpena

La Terminalen, Haceriak antolatutako ZK Market programazioaren barruan.

Nuria Culla abeslari, gitarrista eta konpositore donostiarra da. 2013an hasi zuen bakarlari ibilbidea, indie-folk eta pop alternatiboaren estiloen artean. 2018an bere lehen EP akustikoa argitaratu zuen, Lluvia de marzo en Venecia, eta 2021ean talde formatuan estreinatu zen, "I used to" eta "Casi nada" singleekin. 2024an kaleratuko du Hamaika gau lan berria. Musika-bidaia horretan, bere ahotsak, instrumentu gehiagoz inguratuta, jazza, soula eta bossa nova bezalako estiloen sofistikazioa uztartzen du, pop eta elektronika soinu berrienen freskotasun eta bizitasunarekin nahastuta.

Nuria Culla: «Urte hauetan sortu ditudan abestiek eta kanta zaharrekin egin ditudan moldaketek ziklo bat osatzen dute» (Kulturklik Berezia)


Laburrean

Non