"Ricardo Cases. Kontxako tamarindoak"
Erakusketa honetan, Casesek 2018. eta 2024. urteen bitartean egindako bi lan multzo aurkeztuko dira: El ficus del Parterre [Parterreko ficusa] eta Los tamarindos de La Concha [Kontxako tamarindoak].
Ricardo Cases argazkilariak 2018an Valentziako hirian abian jarritako hiri-behaketaren jarraipena da erakusketa hau. Centre del Carme Cultura Contemporànian erakutsi zen behaketa haren emaitza, 2023an, Parterreko ficusa izenburupean. Argazki-saiakera labur haiei lotuko zaizkie, oraingoan, Kutxa Fundazioak 2024an erakusketa honetarako proposatutako egoitza artistikoaren emaitza gisa Donostian egindakoak.
Erakusketarekin batera Dalpinek editatutako lan bat aurkeztuko da, eta bertan argitaratu dira hiri honetan egindako bost argazki-sailak. Sail horietako bakoitza fanzine batean erakusten da; bertan biltzen dira eguneroko bizitzaren argazki-azterketan egindako irudiak, baina, kasu honetan, berea ez duen hiri-ingurune batekoak dira, eta berehala editatuak eta argitaratuak izan dira. Casesek egunero egiten du argitalpen-jarduera hori bere ingurunean.
Hori da, hain zuzen ere, Ricardo Casesen egitekoa: tokian tokiko egoera sozial eta kulturalarekiko konpromisoari eustea eta, aldi berean, behaketaren mugak harago eramatea; argi egitea, mundu ikusgarrian duen esperientzia gurekin partekatzea eta errealitatearen puzzle posible baten piezak elkarrekin berrosatzeko proposamena egitea.
Ricardo Cases
Ricardo Cases (Orihuela, Alacant, 1971). Argazkilari dokumentala. Informazioaren Zientzien lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean.
2009an abian jarri zuen, Natalia Troitiño diseinatzailearekin batera, Fiesta Ediciones argitaletxea. 2017an Madrilgo Erkidegoaren Kultura Saria jaso zuen. 2019an Musée Nicéphore Niépce (Frantzia) museoan Estudio elemental de Levante [Levanteren oinarrizko azterketa] banakako erakusketa egin zuen, bost proiekturekin. 2013an Ima Concepten (Tokio) eta LEBALen (Paris) erakutsi zuen bere lana, New Spanish Horizon taldeko erakusketan, eta Les Rencontres d'Arles-en, BlankPaper kolektiboari buruzko erakusketa baten esparruan (2017).
Argitaratu dituen liburuen artean, aipatzekoak dira El ficus del Parterre (GVA Consorci Museus, 2023), TOT (Dalpine-torch press, 2022), Estudio elemental del Levante (Dalpine-torch press-The Ice Plant), Sol (Dalpine, 2018), El blanco (Dalpine, 2016), El porque´ de las naranjas (Mack Books, 2014), Paloma al aire (Photovision-Schaden-Dewi Lewis, 2011), La caza del lobo congelado (Fiesta Ediciones-Cuadernos de la Kursala, Cádizko unibertsitatea, 2009) eta Belleza de barrio (Extremadurako Unibertsitatea, 2008).
Kontxako tamarindoak erakusketa Ane Abalde, Kutxa Fundazioako Arte eta Ondareko zuzendariak, eta Ricardo Cases artistak berak aurkeztu dute.
Erakusketa abenduaren 14tik 2025eko martxoaren 2ra arte izango da ikusgai Artegunean.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2024(e)ko abenduaren 14(e)tik 2025(e)ko martxoaren 2(e)ra
- Ordutegia12:00-14:00 eta 16:00-20:00
- LekuaKutxa Kultur Artegunea
Mandasko Dukearen pasealekua, 52 (Tabakalera)
Donostia-San Sebastián
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda Kutxa Kultur Artegunea, Donostia-San Sebastián


