Feministaldia 2024: "*Agerraldia 3#"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Azaroak 30
  • Feministaldia 2024: "*Agerraldia 3#"

Feministaldia 2024 jaialdiaren barruan.

18:30 |

  • Ederleziren erara

Donostiako Emakumeen Etxeko Ederlezi Abesbatza

18:45 |

  • Patiyoko Atzuak oholtza gaineko olatu feministan

(Patiyoko Atzuak 03x05 - Feministaldian Emakume* Surflariez)

Irratsaioa gure introarekin hasiko da eta hasieran, gure arteko elkarrizketa informala entzungo duzue. Gaia "agur eta ciao!" izango da, beraz, umorea lagun dugula Euskal Herrian egiten ditugun harrerak izango ditugu hizpide. Ondoren, kantutxo baten laguntzarekin Emakume* Surflariko kideak aurkeztuko ditugu eta elkarrizketa egingo diegu. Elkarrizketan askotariko galderak egingo dizkiegun arren, oinarrizko gaia "agun eta ciao!" izango da berriz ere. Izan ere, zergatik joan ohi gara emakumeak* surfa egitera taldean erosoago? Zer nolako harrera egiten digute uretan? Hala ere, bestelako gaiak ere jorratuko ditugu, nolakoak dira surfean sortzen diren harremanak? Olatua hartu eta zer uzten dugu atzean? Besterik gabe, umorearen olatuan surf egin nahi? Agur, ciao eta tumamarratxa!


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2024(e)ko Azaroak 30
  • Ordutegia18:30
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Tabakalera

Non