ZKZ Topaketa 2024

Bilbao 2024(e)ko azaroaren 29(e)tik 2024(e)ko abenduaren 7(e)ra
  • ZKZ Topaketa 2024

Zirkozaurrek zirku-ekitaldiaren zazpigarren edizioa antolatu du Bilbon, azaroaren 29tik abenduaren 7ra bitartean (asteburuak eta jaiegunak), eta programazioan galak, ikuskizunak eta prestakuntza-tailerrak egongo dira.

Bilbok Bilborocken, Zirkozaurren eta Gas Plazan izango du hitzordua zirkUarekin. Espazio horietan hiru gala eta hiru ikuskizun izango dira, eta prestakuntza-eskaintza zabala eta kalitatezkoa izango da, hainbat diziplinatako ikastaro trinkoekin eta familia osoarentzako tailerrekin.

ZKZ Topaketa hasieran sortu zen topagune izateko eta hainbat jatorritako artisten arteko harremanak errazteko, horrela sektorea sendotuko zuten sareak eta zirkuituak sortzen lagunduz.

Programa osoa ikusteko, egin klik hemen.

Jaitsi egitaraua

ZIRKU IKUSKIZUNAK

Aurtengo jaialdiak 3 ikuskizun eta 3 zirku gala biltzen ditu, guztiak kalitatezkoak eta artista eta konpainia ospetsuen eskutik. Askotariko estiloak eta publiko guztiarentzat.

Emanaldiak Zirkozaurre Gunean (Ribera de Deusto, 70B 1ª Planta) eta Bilborocken (Muelle La Merced, 1 – Bilbao) izango dira.

Ikuskizun bakoitzerako sarrerak 6 eta 10 € arteko prezioan erosi ahal izango dira Entradiumen webgunean (emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago arte) edo leihatilan, 8 – 12 €-ko prezioan (emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago).

IKUSKIZUN GUZTIETARA JOATEKO DESKONTUDUN BONU BAT (50 €) jartzen dugu zure eskura.

ZKZ '24-ren ikuskizunei buruzko informazio gehiago, hemen.

IKASTARO TRINKOAK ETA ZIRKU TAILERRAK

Zirkozaurrek prestakuntzaren aldeko apustua egiten du, zirkua profesionalizatzeko eta gizarteratzeko bere proiektuaren zigilu argia den aldetik.

ZKZ Topaketa '24 jaialdiak hainbat diziplinatako zirkuko ikastaroak eta familia osoarentzako tailerrak biltzen ditu.

Jarduera horiek Zirkozaurren (Ribera de Deusto Kalea, 70B – 1º Piso), eta Gas plazan egingo dira.

Ikastaroei eta tailerrei buruzko informazio gehiago, hemen.


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2024(e)ko azaroaren 29(e)tik 2024(e)ko abenduaren 7(e)ra
  • LekuaZirkozaurre, Bilborock, Gas plaza - Bilbao ()

Non