Feministaldia 2024: "Promesa berdina egin diegu lagun guztiei"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Azaroak 27
  • Feministaldia 2024: "Promesa berdina egin diegu lagun guztiei"

Feministaldia 2024 jaialdiaren barruan.

Poesia, umorea eta performancea nahasten dituen emanaldi honetan, bi lagunek laguntasunaren ospakizun kritiko bat burutuko dute, publikoa eskutik hartuta. Euforiaren aparretan agertuko dira adiskidetasun erromantikoa eta taldearen apologia, zaratak utzitako tarteetan berriz kontraesanak, galderak, eta galerak.  

Fitxa artistikoa: 

  • Ideia eta ekoizpena: Maite Aizpurua Olaizola 
  • Aktore sortzaileak: Intza Alkain eta Maite A.O. 
  • Testua: Mejillon Tigrerekin elkarlanean. 
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: kolektiboa, Matxalen de Pedroren bidelaguntzarekin. 
  • Aholkularitza eszenikoa: Edurne Azkarate

Laburrean

Non