Bilboko Udal Musika Banda: "Spanish Brass & Ernesto Aurignac"
J.C. de Arriaga Kontserbatorioan izan ondoren, Bilboko Udal Musika Banda Euskalduna Jauregira itzuliko da igande honetan, azaroak 24, "Spanish Brass & Ernesto Aurignac" izeneko emanaldi berriarekin. Oso kontzertu berezia izango da, eta musika-talentu handiak bilduko dira eszenatokian, José Rafael Pascual-Vilaplana maisuaren gidaritzapean.
"Spanish Brass" metal boskote ospetsua, ganbera-musikaren profesionalizazioan erreferentea den taldea da, 2020an Musikaren Sari Nazionala jaso zuena. Igandean, bat egingo du Bilboko Udal Musika Bandarekin, interpretaziorako duten maisutasuna eta musika-errepertorioaren hedapenarekin duten konpromisoa agerian utziko dute. Ernesto Aurignac saxofoi jotzaile eta konpositorearen hiru obra interpretatuko dituzte, eta horietako bi erabateko estreinaldiak izango dira. Ikuskizun zirraragarria izango da eta musikak adiskidetasunezko loturak ezartzeko duen indarra goraipatuko da, elkar hazten laguntzeko eta garapen kulturala bultzatzeko duen indarra baita.
Ikuskizuna igande honetan izango da, azaroaren 24an, 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean. Sarrerak jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.
Abenduaren 1ean, berriro Iñaki Urkizu zuzendariordearen aginduetara, etxeko txikienei zuzendutako "Gora musika!" ikuskizuna eskainiko du talde bilbotarrak. "Enekok" eta "Nereak", lehen Ene Kantak, abesti ezagunak ekarriko dizkigute, hala nola "Ausartak", "Polonesa", "Alemana", "Pérez sagutxoa" eta baita abesti berriak ere.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Azaroak 24
- Ordutegia12:00
- Lekua Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao - Zenbatekoa6 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Euskalduna Jauregia


