Antzinako titiriteroetan eta ferietako zirkuskizunetan inspiratutako hari-txotxongiloen zirkua da, herriz herri bidaiatuz, ikuskizunak munduan zehar eramanez bizi zena.
Manipulatzaile batek, “tourneuse” organilo batek eta sei hari txotxongilok osatzen dute zirkuko ikuskizuna.
Harien Zirkuak, antzinako organotxoaren doinuaren bitartez, munduan zehar erakutzitako txotxongiloen talentu miragarria ikusgai jarriko dute publiko aurrean.
Zeremonien Maisua den Monsieur Butterflyk, dena biltzen duenbere xarma magikoarekin aurkeztuko ditu zirku-zenbakiak. UltraViolet eta Tony Legreen pailazoek, ustekabeko trikimailuak erabiliz irribarre guztien distira aireratuko dituzte eta Lady Blue fakirr eta eta kontorsionistak, berriro ere txundituta utziko du ikuslegoa. Hauek dira Harien Zirku honetako protagonistak, maitasunez eta itxaropenez beterik, munduan zehar aurrera jarraituko dutenak emanaldia burutu ondoren.
Hariak Zirkus adin guztientzako ikuskizuna da, zuzeneko musikarekin eta hitz gutxirekin (ingelesa eta emanaldiaren herrialdeko tokiko hizkuntza).
Aretoetan, kalean edo edozein espazio ez-konbentzionaletan egin daiteke.
Fitxa artistiko-teknikoa:
- Konpainia: Picuentos
- Hari laburreko txotxongiloen ikuskizuna
- Hitzik gabea
- Publiko guztientzat +5
- Iraupena: 45 minutu
Picuentos: "Benja eta Juana gara, eta duela urte asko hasi ginen munduan zehar bidaiatzen gure txotxongiloen, alaitasuna eta irribarreak zabaltzen.
Gustoko dugu gure ikuskizunekin mundu txikiak sortzea eta jendearekin mundu magikoetara bidaiatzea txotxongiloen laguntzarekin, irudimenetik haratagoko lekuetara hegan eginez.
Pikuentos taldean, ikuskizun bakoitza gure publikoarekin konektatzeko eta esperientzia ahaztezin bat bizitzeko aukera da."


