GALDER: "ESC" disko berria

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Azaroak 23
  • GALDER: "ESC" disko berria

Azaroaren 23an Baratza aretoan Esc diska aurkeztuko du Galderrek 20:00etan.

Kuraia, Dut, Bazka edo Berri Txarrak bezalako taldeetan bateria jo ondoren, 

Galder Izagirre musikariak bere bakarkako lehen egitasmoa zuzeneanaurkeztera dator.

2023ko azaroan aurkeztu zuen Forbidden Colours disketxearen eskutik hamar kantuz osatutako “Esc” izeneko lana eta berak bakarka konposatu eta grabatu bazituen ere orain bostkote bezela itzuliko da agertokietara.

Haize Carricaburu elektronikan, Ilargi Agirre baterian, Hodei Esteban baxuan, Onintze Garcia Gitarran eta Galder bera bateria, gitarra eta ahotsean emango diote forma ikuskizunari.

Sarrerak hartzeko eman izena emailean: salabaratza@gmail.com (10 euro aurreratua/12 euro egunean bertan). Efektiboan ordaindu beharko da. 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Azaroak 23
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Baratza Aretoa
    Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa10 / 12 € (izen-ematea)
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Baratza Aretoa

Non