ABAO Bilbao Opera: "IL TRITTICO"

Bilbao 2024(e)ko azaroaren 23(e)tik 2024(e)ko abenduaren 2(e)ra
  • ABAO Bilbao Opera: "IL TRITTICO"

Azaroaren 29an, Giacomo Pucciniren heriotzaren mendeurrena ospatuko da. Erabateko jenio musikala, nortasun paregabe eta sailkaezina zuena, eta antzerkigintzan maisu hutsa, bere operak lirikaren historiako ezinbesteko maisulanen artean daude, eta bere pertsonaiak eta andrazko heroiak ospetsu eta ezagunenen artean. Efemeridea ospatzeko, ABAOk bere historian lehen aldiz Il Trittico programatuko du, osorik. BBVA Fundazioak babestua

Heriotza ildo nagusi, Il Trittico hiru opera motzez osatutako trilogia da: Il Tabarro, Suor Angelica eta Gianni Schicchi. Dante Alighieriren Jainkotiar komedia obran oinarrituta, Pucciniren asmoa zen Il Tabarro-k, tragiko eta veristak, infernua irudikatzea; Suor Angelica-k, malenkoniatsu eta lirikoak, purgatorioa; eta Gianni Schicchi-k, zerua, komedia-eran.

Ahotsei dagokienez, hiru obrek eskakizun zorrotzak dakarzkiete bertan parte hartzen duten abeslariei, eta opera-triada honetan maila handiko bakarlariak izango dira: Carlos Álvarez, Ángeles Blancas, Marco Berti, Chiara Isotton, Karita Mattila, Ioan Hotea, Stefano Palatchi, Ana Ibarra, Anna Gomá, Sofía Esparza eta Itziar de Unda, benetako tour de force artistiko honetan parte hartuko duten 29 interpreteen artean.

Pedro Halffter maisua arduratuko da, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa zuzenduz, orkestra-lengoaia bizi bezain ikusgarria eta hala kolorez nola testuraz betetako adierazpen-paleta itzela bideratzeaz, alegia, erritmo bizkorra eta kontraste dramatiko handiak dituzten hiru partiturak.

Eszenatokian, ABAO Bilbao Operaren ekoizpen aparta, estreinaldi, Paco Azorínek sinatua. Hiru operak sormen-lan handiaren emaitza izango dira, hiru koadro indibidual mugimenduan egongo den eszenografia txundigarriarekin birsortuko baititu, argiztapenak eta proiekzioek zeregin oso garrantzitsua izanik, neorrealismo italiarrean oinarrituta.

IL TABARRO
Michele: Carlos Álvarez
Giorgetta: Ángeles Blancas
Luigi: Marco Berti
Frugola: Ana Ibarra
Talpa: Stefano Palatchi
Tinca: Igor Peral
Un venditore di canzonette: Josu Cabrero
Amante 1: Sofía Esparza
Amante 2: Ioan Hotea*

SUOR ANGELICA

Suor Angelica: Chiara Isotton*
La zia Principessa: Karita Mattila*
La Badessa: Ana Ibarra
La suora zelatrice: Anna Gomà
La maestra delle novizie: Itxaro Mentxaka
Suor Genovieffa: Naroa Intxausti
Suor Osmina: Angéline Danel*
Suor Dolcina: Adhara Martínez*
La suora infirmiera: Marifé Nogales
Cercatrice 1: Marta Ubieta
Cercatrice 2: Eider Torrijos
Novizia: Ana Sagastizábal
Conversa 1: Olga Revuelta
Conversa 2: Ainhoa Zubillaga

GIANNI SCHICCHI
Gianni Schicchi: Carlos Álvarez
Lauretta: Sofía Esparza
Rinuccio: Ioan Hotea
Zita: Ana Ibarra
Gherardo: Josu Cabrero
Nella: Naroa Intxausti
Gherardino: Niño
Betto di Signa: Isaac Galán
Simone: Stefano Palatchi
Marco: José Manuel Díaz
La Ciesca: Ainhoa Zubillaga
Maestro Spinelloccio: Juan Laborería
Ser Amantio di Nicolao: Fernando Latorre
Pinellino: Mikel Zabala
Guccio: Gexan Etxabe

Orquesta Sinfónica de Navarra
Coro de Ópera de Bilbao Director: Boris Dujin
Director musical Pedro Halffter
Director de escena Paco Azorín
Vestuario Ana Garay
Diseño audiovisual e iluminación Pedro Chamizo

Producción ABAO Bilbao Opera

*Debuta en ABAO Bilbao Opera

www.abao.org

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2024(e)ko azaroaren 23(e)tik 2024(e)ko abenduaren 2(e)ra
  • OrdutegiaAzaroak 23, 26, 29 eta abenduak 2: 19:00
  • Lekua Euskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa27 / 283 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaItaliera
  • Web Euskalduna Jauregia

Non