XXIII. Otxarkoagako mugarik gabeko umeentzako ipuin Lehiaketa

Bilbao 2024(e)ko azaroaren 22(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 8(e)ra
  • XXIII. Otxarkoagako mugarik gabeko umeentzako ipuin Lehiaketa

Mundu osko egileek eskainitako antologia bat argitaratzen da, adin ezberdinetakoak, mugarik gabe, limiterik gabe, ez sexu, ez adin, ez naziotasun aldetik. Kepa Enbeita plazan izango da liburuaren aurkezpena. Publikoarekin ahoz baat egin du, bere garaian rapsodek eta brobadoreek praktikan jarri zituzten ahots altuko irakurletaren eta ahozko narrazio komunitarioaren tradizioei berriro helduz.

Otxarkoagako XLIII. Umeen Jardunaldiak 2025ko maiatzaren 10 eta 11 egunetan direla eta, Txirula Kultur Taldeak Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa antolatu du haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian.

Baldintzak:

1. Partaideak: adin guztietakoak.

2. Hizkuntza: euskara edo gaztelania.

3. Idazlanaren orri-kopurua: gehienez lau orri, gutxienez orri bi.

4. Pertsona bakoitzak ipuin bi baino gehiago ezin ditu aurkeztu. Idazlanak originalak eta argitaratu edo saritu gabeak izan behar dira.

5. 2024ko deialdian lana hautatu zitzaien pertsonek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu.

6. Gaia: librea, baina epaileek umeei zuzendutako ipuinak, baita bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak ere baloratuko dituzte.  

7. Aurkezteko lekua: paperean espazio bikoitzez, Arial 12 letra edo antzeko batekin. Posible da posta elektronikoaren bidez aurkeztea.  Idazlanak Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbo helbidean aurkeztu behar dira, txirulakulturtaldea@gmail.com Word fitxategian postaren bidez.

8. Idazlanekin batera, aparteko gutun-azal batean erantsi behar dira, PLICA izeneko fitxategi bereizi batean, izen-abizenak, helbidea, adina, telefono-zenbakia eta posta elektronikoa.

9. Aurkezteko azken eguna: 2025eko urtarrilaren 8a.

10. Argitaratutako liburuaren hogeita lau ale banatuko zaizkie hautatutako pertsonei, eta Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan, maiatzaren 11n, euren ipuinak irakurri ahal izango dituzte, Umeen Jardunaldien barruan.

11. Lehiaketan parte hartu izanak autoretzaren egiaztapen adierazten du eta edizio honetan argitaratzeko baimena ematen du. Hautatutako eta argitaratutako ipuinak idatzi duten pertsonei dagozkie.

12. Zuri-beltzeko marrazki osagarriak beste fitxategi batean erantsi ahal izango dira.

Informazio gehiago:  https://www.facebook.com/TXIRULA

txirulakulturtaldea.blogspot.com

 


Laburrean

Non