Juan Carlos Meanaren idatziei buruzko mintegia
Jarduera honetan Juan Carlos Meana (Vitoria-Gasteiz, 1964 - Pontevedra, 2023) artistaren lan teoriko eta literarioari buruz arituko gara, pixkanaka bere burua deskribatzeari utzi eta poetikotasunera eta poietiko unibertsalera hurbilduz joan zen lan artistiko baten ezinbesteko zati gisa.
Idazketarekiko harremana beti agertu izan da Meanaren lanean. Haren poesia eta lan plastikoak testuinguru ugaritan gurutzatu dira, ez liburuetan bakarrik, baita instalazioetan, eskultura/hitz zintzilikatuetan eta harrian grabatutako aforismoetan edo Gijongo Barjola Museoaren (2008) instalazioan hormaren gainean idatzi (eta ezabatu) zuena bezalako esaldi iheskorretan: «No nos tendremos nunca (La sed de Narciso)».
Beste esaldi labur batzuk, esate baterako, «la verdad está fuera, en lo que hacemos», «el arte crea una lejanía del yo» edota «la mayor amenaza proviene de los individuos aislados» dudarik gabe Platonen hiritik kanporatua izan dela badakien artista batek idatzitako esaldiak dira, edukiak eta adierazpen literarioak egiari lotzen ez zaizkiola badakien batenak, hortik dator bere galbideratzeko boterea, hortik beste era batera irudikatzeko eta pentsatzeko ahalmen iraultzailea ere, eta horrek aukera ematen dio identitate kulturalaren problematikari angelu intimista batetik aurre egiteko, arazo politikoa bideratzeko modu bitxi eta sotil batetik.
Zazpi hitzaldi labur izango dira, José Angel Artetxe, Javier Tudela, Teresa Marín, Fernando Illana, Gonzalo Rey Villaronga, Enrique Martínez Goikoetxea eta Txaro Arrazolaren eskutik. Azkenik, mahai-inguru bat egingo da gonbidatu guztien parte-hartzearekin.
Artium Museoan egin zuen bakarkako azken erakusketaren (Nos[yo]Otros) katalogoko «El quehacer de las obras» testuan oinarritu dira solasaldiak. Hala ere, hizlari bakoitzak Juan Carlosen nortasun idazlearen beste alderdi batzuetara zabal dezake bere ikuspegia.
Laburrean
- Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
- Data 2024(e)ko Azaroak 22
- Ordutegia17:00
- Lekua Artium Museoa - Frantzia Kalea, 24 (Vitoria-Gasteiz)
- ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
- HizkuntzaGaztelania
- Web Artium Museoa


