Liburu-aurkezpena: "AHT - Arrisku Handiko Trena" (Nerea Loiola Pikaza)
Nerea Liola Pikazaren AHT - Arrisku Handiko Trena liburuaren aurkezpena.
- Streaming bidez jarraitzeko aurkera egongo da.
Misterioak, arriskuak eta abenturak aurkituko dituzu. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure adimena eta bileziak erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai!
Baina ez etsi. Edozein unetan egin dezakezu atzera eta beste aukera bat hautatu, zure istorioaren ibilbidea aldatu dezakezu.
Ez galdu Arrisku Handiko Trena eta zoaz Parisera ikasbidaian. Agian lagun berriak egingo dituzu, maitemindu egingo zara, agian detektibe onenen moduan arituko zara eta zure bizitzako bidaiarik zirraragarriena izango da; edo agian ez, agian ikasbidaiarik gabe geratuko zara, agian gaizkileak gailenduko dira eta ezingo duzu gertatu zaizuna inoiz kontatu, agian kartzelatik kontatuko beharko duzu.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Azaroak 21
- Ordutegia11:30
- Lekua Donostiako Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder, 1
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Donostiako Udal Liburutegi Nagusia



