Julia Navarroren "EL NIÑO QUE PERDIÓ LA GUERRA" liburuaren aurkezpena

Bilbao 2024(e)ko Azaroak 20
  • Julia Navarroren "EL NIÑO QUE PERDIÓ LA GUERRA" liburuaren aurkezpena

AZAROAREN 20AN, ASTEAZKENA, 19:00etan, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak "El niño que perdió la guerra" Julia Navarro idazlearen azken eleberriaren aurkezpena hartuko du.

Idazle madrildarrarekin batera, Esteban Goti izango da Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan.

"El niño que perdió la guerra" da idazle ospetsu honen azken eleberria, nortasunari, totalitarismoen ondorioei eta kulturaren eragin erabakigarriari buruzkoa eta Historiako txokorik ilunenak ere argitzeko gai dena. Narrazioaren protagonista Clotilde Sanz da, Gerra Zibilaren azken hilabeteetan egunkari errepublikarretan argitaratzen duen karikaturagilea. Errepublikaren ezinbesteko porrotaren aurrean, bere senarrak, militante komunistak, Pablo bost urteko semea Moskura bidaltzea erabakiko du. Clotildek uko egiten dion arren, ezin du bere seme txikia erbesteratzea eragotzi, izan ere, bere familia errusiar berriak maitasunez hartzen du. Anya, Pabloren ama adoptatua, Iraultzako heroien alaba eta emaztea da, baina erregimen estalinistaren noraezaz eta giro zapaltzaileaz ere gero eta gehiago jabetzen ari da. Poesia eta musika izango dira bere babeslekuak eta Pablo hazten joango da amaren oroitzapen gero eta ahulagoaren eta Anyaren maitasunaren artean, zeinak musikarekiko, literaturarekiko eta askatasun nahiarekiko maitasuna transmititzen dion. Eleberria haur baten patuak elkartutako eta XX. mendeko ideologia totalitarioei aurre egindako bi emakume aurkezten dituen erretaula bat da.

Julia Navarro idazlea eta kazetaria da eta komunikabide nagusietako batzuetan lan egin du, hala nola SER katean, COPE katean, Telecincon, Canal Surren edo Europa Pressen, besteak beste. TVEn Centros de poder elkarrizketa programa aurkeztu zuen Pilar Cernudarekin batera. Bere literatur bokazioa berandu gauzatu zen, bere lehen eleberria, "La hermandad de la Sábana Santa", 2004an argitaratu baitzen. Liburu honekin arrakasta lortu zuen, bai nazioan, bai nazioartean, 30 herrialde baino gehiagotan argitaratuz. Bere ondorengo eleberriak ere liderrak izan dira salmentetan: "La Biblia de barro", "La sangre de los inocentes", “Dime quién soy”, "Dispara, yo ya estoy muerto", "Historia de un canalla", "Tú no matarás" eta "De ninguna parte". Gainera, “Una historia compartida. Con ellos, sin ellos, por ellos, frente a ellos”. Duela gutxi “Dime quién soy” eleberrian oinarritutako telesail anbiziotsu bat egin da, publikoaren aintzatespena ere jasoz.

Filosofia eta Letren Fakultatean Historian lizentziatua, Esteban Goti irakasle da Bilboko ikastetxe batean (eszedentzian) eta irakasle laguntzailea Deustuko Unibertsitatean, baita zinegotzia ere Bilboko Udalean, gaur egun. Historia Moderno eta Garaikidean espezializatua, ikerketa historikoko hainbat lan eta aldizkarietan artikuluak egin ditu. Hainbat liburu idatzi ditu, horien artean "Hijos de 1812: liberales para una España en transición (1940-1980)" eta “La Compañía de Jesús ante la contrarrevolución española del siglo XIX”.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.

Sarrera librea da edukiera bete arte.
Bertaratzerik izan ezean, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.

bilbao.eus

Laburrean

Non