"Euskal kulturaren memoria: euskal literatura eta emakumeak"

Bilbao 2024(e)ko Azaroak 19
  • "Euskal kulturaren memoria: euskal literatura eta emakumeak"

Sabino Arana Fundazioak eta Bilboko Udalak euskal kultura-adierazpenen memoria aldarrikatzeko urtero-urtero antolatzen dituzten jardunaldien esparruan, aurten, Labayru Fundazioarekin lankidetzan, literaturaren memoria landuko da, genero-ikuspegitik, emakumeen sorkuntzaren ikuspegitik, hain zuzen ere.

Jardunaldiaren helburua da euskal emakume idazleek zer eta zergatik idatzi duten eta idazten duten jakitea; bestetik, gure aurrekoen eta egungo idazleen arteko loturarik ote dagoen aztertu nahi da. Topaldia azaroaren 19an (asteartea) izango da Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Tere Verdes pasabidea, Matikoko metro geltokia), 9:30etik 13:00etara.

Koro Garmendiak, Sabino Arana Fundazioaren Patronatuko kideak, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak, eta Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendariak parte hartuko dute hasiera-ekitaldian.

Hizlariak, berriz, honako hauek izango dira: Xabier Altzibar, idazlea eta euskal literaturaren eta hizkuntzaren ikertzailea. Altzibarrek euskal emakume idazleei buruz hitz egingo du, klasikoetatik hasita Gerra Zibilaren garairaino; Larraitz Ariznabarreta, euskal ikasketetan aditua eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea, diktadura osteko euskal literaturako emakume idazleei buruz arituko da; eta Jasone Osoro kazetari eta idazleak Azaleko autorretratuak deritzon hitzaldia eskainiko du. Hala, Osorok  bere ibilbide literarioaren berri emango du, berak idatzitako liburuen azaletan oinarrituta.

Azkenik, hiru hitzaldien ondoren, gaiaz eztabaidatuko dute bertaratutako guztiek.

Aurreko edizioetan, besteak beste, musika, pintura, antzerkia, zinema, abesbatzen mugimenduak, hezkuntza eta beste jorratu dira jardunaldi hauetan.


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2024(e)ko Azaroak 19
  • Ordutegia09:30-3:00
  • LekuaSabino Arana Fundazioa - Bilbao ()
  • HizkuntzaEuskara

Non