Diska-liburu aurkezpena: "Bernart Etxepare, 1545" (Koldo Azkona)
Koldo Azkonak, «Bernart Etxepare, 1545» proiektuaren zuzendariak, denboraldi luzea eman du Nafarroako Errege Artxibo Nagusian ikertzen, XVI. mendeko dokumentuetan Bernart Etxepare aurkitu nahirik. Bilaketa ez da erraza izan, baina azkeneko emaitza, ordea, ederra izan da. Hauek dira aurkitutako dokumentu nagusiak: XIV. eta XV. mendeetako erreferentzia batzuk idazlearen arbasoei buruz; Etxeparek 1518ko auzi batean egindako deklarazioak artxiboan duen kokapen fisikoa; Espainiako erregeordearen 1521eko gutun argitaragabe bat (Peio Monteano historialariaren laguntzarekin aurkitua), lehendik ezaguna zen beste baten jarraipena; enperadorearen aginduz Etxeparek kobratu behar zuen zerga baten men-egitearen deskribapena; eta, agian deigarriena, Etxepareren semearen ezkontza 1537an. Hala da, aita izan zen gure Etxepare apaiza...
Euskarazko lehen liburuko poesiak dakartzate aurkikuntzarekin batera Koldo Azkonak eta Danserie ensemblek, garaiko musikaz kantatuak.
Parte-hartzaileak:
- Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria
- Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko kontseilaria
- Sagrario Aleman, Euskaltzaindia
- Koldo Azkona, historialaria eta musikaria
- Lander Majuelo, Pamiela
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Azaroak 19
- Ordutegia11:00
- LekuaNafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa, 1
Pamplona/Iruña - HizkuntzaEuskara


