Iruñaldia 2024: egitaraua (Loraldia Plaza)
Iruñaldia jaialdiak Iruñean bilduko du, azaroaren 18tik 23ra, euskaraz sortutako kultura garaikidea, hainbat arlotan, besteak beste, musika, literatura, dantza, antzerkia, bertso, performance eta gastronomia.
Sei egun horietan, udazken bete-betean, Iruñaldiak lehenbiziko urratsak emanen ditu, hogei sortzaile baino gehiagorekin, bederatzi gunetan, eta kultura-eragile andanaren parte-hartzearekin; besteak beste, hauexek: Duguna – Iruñeko dantzariak, Broken Brothers Brass Band, Pabellón 6 Gazte Konpainia, Ana Galarraga, Petti, Angel Erro, Maria Oses, Idoia, Maialen Lujanbio, Kukai, Lide Hernando, Maialen Errotabehere, Nerea Erbiti, Patxo Telleria, Maider López, Adrián García de los Ojos, Mikel Inun, Sergio Mayoral, Baztango Xurie Upategia, Sarai Robles eta Sustrai Colina.
EGITARAUA
Azaroak 18
- 19:00. Frankenstein agurgarria
- 20:30. Irekiera ekitaldia
Azaroak 19
- 20:00. Egun zoragarriak
Azaroak 20
- 19:00. Itzulpena-traducción + Petti
Azaroak 21
- 19:00. Munstroen Bila: Ohe azpian aurkitutakoak. Maria Oses eta Idoia Asurmendi
- 20:30. Maialen Lujanbio: "rr"
Azaroak 22
Azaroak 23
- 12:30. Ardo Dastaketa + Mikel Inun
- 18:00. Gelajauziak
- 19:30. Ai, gure juaneteak
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2024(e)ko azaroaren 18(e)tik 2024(e)ko azaroaren 23(e)ra
- LekuaPamplona/Iruña
- Sarrerak Erosi
- Info Gehiago


