Galdakaoko Musika Astea 2024
Galdakaoko Musika Astearen XXXIII. edizioa hurrengo azaroaren 18an, astelehena, hasi eta larunbatera arte luzatuko da. Maximo Moreno Musika Eskolak antolatuta, emanaldiak Torrazabal Kultur Etxean izango dira eta askotariko musika eskaintzaz gozatu ahal izango da. Gainera, herriko kaleak ere alaituko dituzten hiru kalejira izango dira, eskolako ikasleen eta txisturarien bandaren eskutik.
Horri dagokionez, Musika Eskolako zuzendariak, Maiteder Lertxundi, astean zehar egongo den “aniztasun musikala” nabarmendu du, hala nola “swinga, folka, jazza…”. Iñigo Hernando alkateak, bere aldetik, zentroak eta ekimenak “belaunaldi berriei musikarekiko pasioa atxikitzeko” duen garrantzian jarri du fokua.
Hona hurrengo astean zehar gauzatuko den musika eskaintzaren egitaraua:
Astelehena, azaroak 18
- 18:45ean. Maximo Moreno udal Musika Eskolako ikasleen kalejira musika eskolatik Torrezabalera.
- 19:30ean. Erromintxelak: Swing eta gypsy musikaren ezaugarrietan oinarrituz, ikusleak dantzan jartzen dituen talde arrasatearra. Euskeraz sortutako abestiak eta instrumentu akustikoak uztartzen ditu.
Asteartea, azaroak 19, 19:30ean. Kuttune: Nerea Quincoces, abeslari eta perkusionistak sortu eta zuzendutako folk banda, Euskal Herriko musikariekin. Kuttune fusioa, sustraiko musika eta beste folklore batzuekin senidetze kulturala da.
Asteazkena, azaroak 20
- 18:00etan. Txistularien banda. Kalejira Udaletxetik Torrezabalera, kaleak alaitzen.
- 19:30ean. Suakai. Sonoritate berrien eta tinbre klasikoen fusioaren bidez publikoa hitzik gabeko film batean murgiltzen du.
Osteguna, azaroak 21,
- 17:00etan. Musika eskolako txistularien kalejira Urreta auzotik.
- 19:30ean: Pablo Fernandez Arrieta & Jean Marie Ecay. Rosa Artolak, garaiko aldizkarietan idatzi zuen lehen emakumeak, idatzitako poema batean du oinarria ‘Nire gitartxoari’ lanak. Proiektuak kantu originala, estilo ezberdinetako gitarrak eta euskal kulturaren elementuak biltzen ditu.
Larunbata, azaroan 23, 19:00etan. Eolo eta Da Capo musika banda.
Sarrerak 3 euroren truke eros daitezke dagoeneko Udalaren webgunean (Eolo eta Da Capo bandaren emanaldiak 5 euroko prezioa izango du). % 25eko deskontua jasotzeko eskubidea duten pertsonek (Torrezabaleko bazkideek, langabetuek, adinekoek, elkarteetako kideek eta Gazte Txartela dutenek) sarrerak leihatilan bertan erosi beharko dituzte.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2024(e)ko azaroaren 18(e)tik 2024(e)ko azaroaren 23(e)ra
- Lekua Torrezabal Kultur Etxea
Lehendakari Agirre Plaza, z/g
Galdakao - Info Gehiago
- Web Torrezabal Kultur Etxea


