Bilbao TX Fest 2024: "Extraordinary Voyage" ("Viaje Extraordinario")

Lezama 2024(e)ko Azaroak 17
  • Bilbao TX Fest 2024: "Extraordinary Voyage" ("Viaje Extraordinario")

Bilbao TX Fest 2024 jaialdiaren barruan.

Extraordinary Voyage dibertimenduz beteriko txotxongilo ikuskizuna da, txotxongiloak, musika eta dantza nahasten dituena. Antzezpena familiari zuzenduta dago eta adin guztietako publikoa erakartzen du, helduak eta haurrak maila berean.

Ikuskizuna, munduan zeharreko bidaia gisa pentsatuta eta eszenatokian itsasontzi zuri handi bat duela, txotxongilo ekintza ugariz osatua da.

Musika arabiarrak, ijitoak, mexikarrak, indiarrak, step dance eta sabel-dantza, flamenkoa eta beste asko: itsasontziko kapitainak, zeremonia-maisu gisa,  lurralde batetik bestera eramango gaitu, gu bidaiari.

Ideia originala da, genero ez oso arruntarekin landua txotxongilo, zuzendaritza artistikoa eta manipulazio-teknika perfektuekin. Gustu ona eta umorea, erritmo eszeniko bizia eta aukeratutako musika ederrak ditu bere baitan. Ikuskizun arin eta dibertigarri hau ikusle zorrotz eta sofistikatuenek ere izango dute gustuko.

Txotxongilo ikuskizunak “umeen gauzatzat” hartu ohi dira, baina topiko arrunt hori ez da hemen egia. Haurrek ikuskizunarekin asko disfrutatzen dute, baina ez haiek bakarrik: lanak irauten duen 45 minutuetan helduen emozioek eta barre-algarek betetzen dute aretoa edo plazaren atmosfera.

Aldeko izan zein aurkako, ikuskizunaren munduan obra bat izan ohi denarekin alderatuta, The Fifth Wheel konpainiak dibertimendu ezberdina eskaintzen digu.

Antzerkian ere gauza berezia da ikuskizun hau. Eta mundu osoko publikoa bat dator iritzian: “Inoiz ez dugu horrelakorik ikusi!

Fitxa teknikoa:
  • Hari laburreko txotxongiloen ikuskizuna
  • Testurik gabea
  • Publiko guztientzat +5
  • Iraupena: 45 minutu


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaThe fifth wheel
  • Data 2024(e)ko Azaroak 17
  • Ordutegia18:00
  • LekuaKultur Aretoa
    Lezama
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non