"Zimurren artean kontukantari"
Ma nahiko lanpetuta dabil azkenaldian, eta aitona Peioren etxean utzi ditu haurrak. Nanuk eta Granuk arretaz entzungo dituzte aitonak zimurren artean ezkutatzen dituen istorioak, baina Kanutok kontakizuna zaunkaka etengo du: etxea ikuskatzen aritu da eta birraitona-amonen oroitzapen asko aurkitu ditu.
Belaunaldi zaharrei egiten diegun omenaldia da hau. Hamar abesti berri, jakinduriaz eta maitasunez beteak ume, guraso eta aitona-amonek dantzatu eta abestu ditzaten.
Aktoreak: Itziar Fragua, Marta Avarez eta Jon Koldo Vázquez
Zuzendaria: Iker García
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaLa Enana Naranja
- Data 2024(e)ko Azaroak 16
- Ordutegia18:00
- LekuaImanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa5 €
- HizkuntzaEuskara


