Rockein 2024 (Finala): Ben Santana + Edgar Allan Pop + Galder + La Nevera Vacía + Maialen Ibarra + Monday Potions

Basauri 2024(e)ko Azaroak 16
  • Rockein 2024 (Finala): Ben Santana + Edgar Allan Pop + Galder + La Nevera Vacía + Maialen Ibarra + Monday Potions

Ben Santana diziplina anitzeko artista bilbotarra (trap, rap, hip-hop), iaz ere finalista kategoria nagusian; Edgar Allan Pop bikotea, Beatriz Álvaro arabarrak eta Jaime Buenaventura madrildarrak osatua; eta Galder, Galder Izagirre irundarraren bakarkako debuta, Berri Txarrak, Kuraia edo Dut bezalako euskal rock talde handien bateria jole ohia, dira Rockeinen 12. edizioko sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak.

Beste hiru talde finalistak ondokoak izango dira: La Nevera Vacía, Etxebarriko kide bat duen pop-rock laukotea; Maialen Ibarra basauriar gaztea, duela gutxi ‘Nire egia zuen ezpainetan’ bere lehen EPa aurkeztu zuena; eta Monday Potions, Eneko Peña buru eta Etxebarri, Bilbo eta Santurtziko kideak dituen proiektua, laukote formatuan berpizten dena, musika proposamen eklektiko batekin, pop barrokotik art rockera nabigatzen duena. Horiek guztiek Hego Uribeko artistarik onenari saria lortzeko aukera izango dute, Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugao-Miraballesen, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako kide bat gutxienez duten proiektuak saritzen dituena.

Gainera, Edgar Allan Popek Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango du, eta Galderrek eta Maialen Ibarrak, ostera, Euskarazko Artistarik Onenari saria.

Finala azaroaren 16an izango da, larunbatez, Basauriko Social Antzokian. Sarrera doakoa izango da (eskuratu gonbidapena socialantzokia.eus webgunean edo Social Antzokiko txarteldegian) eta publikoa zutik egongo da.

Ohi bezala, Rockeineko 4 kategorien irabazleen izenak (Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Uztailaren 11n itxi zen Rockeinen 12. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. 195 artistak eman dute izena, bederatzigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.

2024ko Rockeinen epaimahai profesionala hurrengo pertsonek osatzen dute:

Arantzazu Pinto ‘Nara’
Artisten kontratazioa Primavera Sound festibalean (aurretik Mad Cool, Live Nation, Bilbao BBK Live edo Azkena Rocken)

Jon Agirrezabalaga
Soinu-ekoizle eta -ingeniaria El Tigre Estudiosen (Bilbon). Musikaria eta konpositorea WAS eta Zabalan

Anne Salazar
BIME Live (Bilbao, Bogotá) festibalaren koordinatzailea eta artisten kontratazioaren arduraduna, Last Tourren.

Iker Bárbara
MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa

Jon Zugazagoitia
Basauriko Udaleko Gazteria, Kirol eta Informatika zinegotzia

ROCKEIN FINALA 2024
Azaroak 16, larunbata
21.00 (ateen irekiera), 21.30 (kontzertuen hasiera)
Doako sarrera gonbidapenarekin (eskuratu zurea socialantzokia.eus webgunean edo Social Antzokiko txarteldegian)

Kategoria nagusia
BEN SANTANA · EDGAR ALLAN POP · GALDER

Hego Uribeko artistarik onena
LA NEVERA VACÍA · MAIALEN IBARRA · MONDAY POTIONS

JOKOAN DAUDEN SARIAK:

Kategoria nagusiko irabazlea
-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan
-Bideoklip profesional bat grabatzea
-Kontzertua MAZ Basauri 2025 festibalean

Hego Uribeko artistarik onena
-Bideoklip profesional bat grabatzea
-Kontzertua MAZ Basauri 2025 festibalean

Euskarazko artistarik onena
-Kontzertua MAZ Basauri 2025 festibalean

Eskarabilera saria
-Kontzertua MAZ Basauri 2025 festibalean

basauri.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko Azaroak 16
  • Ordutegia21:00
  • Lekua Social Antzokia
    Nagusia, 2
    Basauri
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Social Antzokia

Non