"Eduardo Chillida. Materia eta espazioa. Bere lana eta pentsamendua" (online)

Online 2024(e)ko azaroaren 14(e)tik 2024(e)ko abenduaren 19(e)ra
  • "Eduardo Chillida. Materia eta espazioa. Bere lana eta pentsamendua" (online)

Ikastaro honetan Eduardo Chillidaren figura eta lana ezagutuko dute parte-hartzaileek. Euskal artista unibertsala izan zen Chillida, XX. mendeko eskultore handienetako bat. Chillidak aztarna ezabaezina utzi du arte historian, bai bere lurraldean bai nazioarteko mailan.

Bere obra, Euskal Herrian amestu eta gauzatuta, munduan zehar zabalduta dago gaur egun. Material ezberdinak landu arren, batez ere burdinari lotu zaio, burdina izan baitzen gehien erabili zuen materiala eta abstrakzio bidera eraman zuena. Espazioa da bere obraren gai nagusia, betiere materiarekin orekan. Etengabe ibili da espazioari galdezka, hutsuneari forma ematen. Gainera, Chillidak bere lanaren bitartez leku batean kokatzen gaitu, topaleku batean; eta espazio irekia den horrek orainarekin konektatzen gaitu. Ikastaro hau bidaia izango da, Chillidaren obra eta pentsamendua hobeto ezagutzeko. Chillidaren ibilbide biografiko eta profesionalean murgilduta, bere sorkuntza hobeto ulertarazteko asmoa pentsatuta dago.

HELBURUAK

Eduardo Chillidaren irudia ezagutzea, euskal eskulturaren izen handienetako bat.

Eduardo Chillidaren obraren eta pentsamenduaren ikerketan sakontzea.

Euskal eskultore unibertsal horren ondarearen indarraz gogoeta egitea.

EGUTEGIA

Iraupena: 15 ordu (12 ordu online aurrez aurre eta 3 ordu ikasgela birtualetik kanpo).

Datak: ostegunetan.

2024ko azaroa 14-21-28.

2024ko abendua 5-12-19.

Ordutegia: 17:00-19:00.

Informazio gehiago


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2024(e)ko azaroaren 14(e)tik 2024(e)ko abenduaren 19(e)ra
  • Lekua - ()
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Izena emateko informazioa

Non