SPURV + LOTURA
Udalerriko eta eskualdeko kultur eragile gisa sendotzen jarraitzeko helburuarekin, hain komertziala ez den musika herritarrei bultzatuz eta hurbilduz, Mungirockek musika alternatiboko bi kontzertu hartuko ditu datorren larunbatean, azaroak 9. Horrela, Mungiako Udalak Azken Zarata Mungia Rock elkartearekin batera antolatutako jardunaldia 20:30ean hasiko da, eta Norvegiako Spurv (Post Metal) eta Bilboko Lotura (Rock Metal) taldeekin gozatu ahal izango da. Sarrera doakoa izango da.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Azaroak 9
- Ordutegia20:30
- Lekua Mungi Rock
Arana Goiri-tar Sabin 13
Mungia - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan
- Web Mungi Rock


