"Hamelingo txirularia" (Estreinaldia)
Bergara Antzerki Musikala (BAM!) elkarteak Grimm anaien Hamelingo Txirularia ipuin ospetsuan oinarritutako familia guztiarentzako euskarazko musikala taularatuko du. Iñigo Casalí eta Iñaki Elizaldek 2008an egindako El Flautista de Hamelin gaztelaniazko musikalaren euskarazko bertsioa izango da.
BAM! Elkarteak 35 urte daramatza euskarazko musikalak egiten eta Hamelingo Txirularia beraien 13. lana izango da. 10 lagunez osatutako zuzeneko orkes, 30 aktore eta abeslari eta 40 haurrez osatutako abesbatza izango dira eszenatoki gainean ikuslea Hamelingo kondaira kontatzen duen historian barneratzeko.
Fitxa artistikoa:
- ELEBERRI ORIGINALA: Grimm Anaiak
- MUSIKA: Iñigo Casalí
- OINARRIZKO LIBRETOA: Iñaki Elizalde
- ZUZENDARI ESZENIKOAK: Valen Moñux eta Ander Arruti
- ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Oihan Vega
- ABESLARI ETA ABESBATZEN ZUZENDARIA: Marije Ugalde
- EUSKARAZKO EGOKITZAPENA: Valen Moñux
- EUSKARAZKO ZUZENKETA: Miren Amasorrain, Oihan Vega eta Jone Larrañaga
- EKOIZPENA: Bergara Antzerki Musikala (BAM!)
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaBergarako Antzerki Musikala (BAM!)
- Data 2024(e)ko azaroaren 9(e)tik 2024(e)ko azaroaren 10(e)ra
- OrdutegiaAzaroak 9 eta 10: 17:00 + 19:00
- Lekua Seminarixoa
San Martin Agirre Plaza, 4
Bergara - Zenbatekoa15 / 20 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Seminarixoa


