Irudigileak 2024: Komiki tailerra Usue Egiarekin
IRUDIGILEAK zikloaren barruan, Usue Egia ilustratzaile bizkaitarrak abentura grafikoa eta komikia sortzeko eta diseinatzeko saio batzuk emango ditu Pilarreko auzoko Luis Elejalde ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat.
Usue Egia (Durango, 1992), ilustratzailea eta Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua, Arte Ederrak ikasten ari da gaur egun. Irudimentsua oso txikitatik, narrazio grafikoan aurkitu du nola ulertzen duen inguratzen duena eta nola adierazten duen bere barne-mundua. 2023an, arte, sorkuntza eta esperimentazio tailer bat ireki zuen bere herrian, eta gaur egun eskolak ematen ditu bertan.
Argitalpenak
Nik esaten dudalako (Denonartean, 2022) Ana Arribillaga-Usue Egia
Ura leporaino (Denonartean, 2022)
Sariak
2021ean, Usue Egiak Durango Sor (tzaileen) Leku beka irabazi zuen literatura eta ilustrazio arloan, Ustekabean, krak proiektuarekin. Bere helburua proiektua liburu batean gauzatzea zen, eleberri grafiko edo komiki formatuan. 2022ko udazkenean 'Ura leporaino' komikia argitaratu zuen
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2024(e)ko Azaroak 8
- Ordutegia09:30-16:30
- Lekua El Pilar Gizarte Etxea
Konstituzio plaza, 5
Vitoria-Gasteiz - HizkuntzaEuskara
- Web El Pilar Gizarte Etxea


