Bilboko Udal Musika Banda: "Hurbileko omenaldiak"

Bilbao 2024(e)ko Azaroak 8
  • Bilboko Udal Musika Banda: "Hurbileko omenaldiak"

Azaroaren 8an, 18:30etaik aurrera, Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioak bere ateak irekiko ditu Bilboko Udal Musika Bandari harrera egiteko, sustraiak omenduko dituen emanaldi batean, musika-aukera berrien bilaketa begi bistatik galdu gabe.

Iñaki Urkizu zuzendariordearen aginduetara, Bandak "Hurbileko omenaldiak" kontzertua aurkeztuko du, bertoko musikaren izaeran murgiltzen den bilduma, gertukoa bistatik galdu gabe, norabide berriak aztertzera irekita dagoena.

Miguel eta José María González Bastida anaien eta Alfredo González Chirlaque konpositoreen lanen aukeraketa batekin, Udal Bandak ez du hemengoaren perspektiba galduko bide berriak jorratzeko orduan.Sarrera librea izango da aretoa bete arte.   

Banda azaroaren 24ra arte ez da Euskaldunara itzuliko. Egun horretan emanaldi berezia eskainiko du, "Spanish Brass & Ernesto Aurignac" izeneko proposamen berriarekin. Spanish Brass haize boskote hau, nazioarteko musika panoramako ganbera talde dinamiko eta sendoenetako bat da eta Ernesto Aurignac saxofoi jotzaile eta konpositorearen hiru obra interpretatuko ditu, horietako bi erabateko estreinaldiak izango dira. Ikuskizun zirraragarria izango da, musikak adiskidetasunezko loturak ezartzeko duen gaitasuna goraipatuko duena, elkar hazten laguntzeko.

bilbao.eus

Laburrean

Non