Artista liburuari buruzko topaketak 2024

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko azaroaren 8(e)tik 2024(e)ko azaroaren 10(e)ra
  • Artista liburuari buruzko topaketak 2024
    Argazkia: Oskar Moreno

Arteliburu 21ek eta San Telmo Museoak antolatuta, asteburu honetan, azaroaren 8tik 10era, Artista Liburuari Buruzko IX. Topaketa izango da museoan. Hiru egun horietan zehar 50 artista eta taldek baino gehiagok beren lanak erakutsiko dituzte museoan egingo den erakusketan.

Aurten E3-Euskal Emakume Eskultoreak izango da gonbidatutako kolektiboa eta berariaz topaketa honetarako sortu duten lan kolektiboa aurkeztuko dute. Gainera, hainbat taldekidek hitzaldia eskainiko dute, taldean egindako prozesu eskultoriko bat nolakoa den azaltzeko. Horrez gain, ohi bezala, hainbat jarduera izango dira asteburuan; besteak beste, familiei zuzendutako tailerra eta baita poesia eta musika errezitaldia ere topaketa agurtzeko.

Erakusketarako sarrera eta jarduerak doakoak izango dira.

San Telmon izango diren topaketa hauek Arteliburu 21 elkarteak artista liburuak ezagutarazteko sortutako programazio zabalago baten parte dira. Hala, urrian eta azaroan, hainbat jarduera antolatu dira Gipuzkoan zehar tokian-tokiko elkarte eta eragileen lankidetzarekin. 

Asteburuko programazioa:

ERAKUSKETA

Azaroak 8, 9 eta 10. Ekitaldi aretoan.

50 egile baino gehiagoren artista liburuen erakusketa

Ordutegia

Azaroak 8, 16:30-19:00

Azaroak 9, 10:00-19:00

Azaroak 10, 10:00-13:30

 

JARDUERAK

Azaroak 8

- 16:30 Inaugurazioa

- 17:30 E3 kolektiboaren hitzaldia. Elebitan.

Eskulturaren prozesua, kolektibotik, Amaia Conde, Amparo Lozano eta Eider Baile

Azaroak 9

- 11:00 Iratz-ekin: iratzea erabiliz ekin = emprender con el helecho, Isabel Elizalde

- 12:00 Shrigley. Encuadernación y conservación de obra gráfica plana, con papel y sin cola. Eva Rodríguez

- 13:00 Encuadernación de “Libro escultura de cubierta articulada flexible”, Luis Barrios

- 17:00  Hizkiz-hizki, poema ilustratuak, entzuteko gidak = Letra a letra, poemas ilustrados, guías para la audición, Iñaki Albisu

- 17:00-19:00. Familientzako tailerra. Euskaraz.

Artista liburua edo museoa?, Eluska Kortajarena.

Azaroak 10

- 11:45-13:30. Musika, nobela, poesia, kontakizuna. Elebitan.

 

Erakusketan parte hartuko duten artistak:

Helena Ayerbe, Mario Telenti, Carmen Aduriz, Paoletta Balmelli, Jorge Zamarreño, Susana López, Olaia Martínez, Caro Sánchez, Mertxe Enrique, Javier Vallejo, Mercedes García, Mmar Estévez, Antton Garin, Eva Rodríguez, Helena Agell, Milagros Botella, Bibi (Mª Vic. Liras), Iñaki Albisu, Eider Baile, Luis Barrios, Eluska Kortajarena, Idoia Grijalbo, Detritus, María Zubizarreta, Julia Otxoa, Tomás Ruti, José Miguel Chirivella, Joxemari Carrere, Isabel Elizalde, Arri Bidasoro.

E3-Euskal Emakume Eskultoreak

Amaia Conde, Amparo Lozano, Eider Baile, Idoia Elosegi, Nery Adriana Pradenas, Virginia Bosch, Susan Bart, Mª José Lacadena

UPV/EHU Arte Ederren fakultateko ikasleak eta irakasleak

Amets Leria, Alexandra Aurrekoetxea, Aitor de Lucas, Nahia Cagigal, Susana Jodra Llorente, Izaskun Alonso Saratxaga, Oihane Sánchez Duro, Marta Barragán, Jorge Rubio, Eztizen La Cruz, Amparo Lozano Sancha, Mikel Garate

100TZE

Idoia Beratarbide, Allende Arnaiz, María de Bernardo

IZAKI TALDEA

Miren Pérez Ilzarbe, Mila Boj, Mario Uriz

Donostia Kultura

Laburrean

Non