Zinema eta Artea Chillida Lekun
ARTE kanalarekin lankidetzan, Chillida Lekuk artistari eskainitako zinema zikloa antolatu du. Bertan, Eduardo Chillidaren bizitza eta obrari eskainitako bi film ikusi ahal izango dira hainbat proiekziotan. Egitarauak Susana Chillidaren dokumentala hartzen du barne: "Chillida: el arte y los sueños" (1998), Eduardo Chillidaren erretratu pertsonala. Bigarren proiekzioa, "Eduardo Chillida escultor, Poesia y construcción" (2023), ARTE kanalak euskal artistari buruz ekoiztutako dokumentalik berriena da.
- Chillida: El arte y los sueños, Susana Chillida
Canal+ Españarekin lankidetzan ekoiztua, biografia dokumental bat baino gehiago, filmak Chillidaren erretratu berezi bat aurkezten du lehen pertsonan, bere hastapenetatik Fuerteventurako Tindaya mendirako azken proiektura arte, Kanariar Uharteetako artxipelagoan. Chillida Leku museoaren ernaldi prozesua jarrai daiteke, espazio publikorako bere lan esanguratsuenen aukeraketa bat ikusten da eta burdinazko lanaren errealizazio ikusgarrira bertaratzen da. Film honetan, eskultore bikain honek bere ibilbidean zehar lankide izan dituen pertsonaia garrantzitsu askoren testigantzak entzun daitezke.
- Urtea: 1998
- Iraupena: 54 min.
- Hizkuntza: gaztelania
- Zuzendaritza eta ekoizpena: Susana Chillida.
- Musika: Alberto Iglesias
El escultor Eduardo Chillida. Poesía y construcción.
ARTE kanaleko dokumental bat
19 urterekin futbolaren kondaira bihurtzeko bidean zen, baina lesio larria izan zuen. Inork ez zuen susmatzen Donostiako atezain gaztea XX. mendeko eskultore garrantzitsuenetako bat izango zenik. Dokumental honek Eduardo Chillidaren (1924-2002) obran sakontzen du, bere jaiotzaren urteurrena dela eta.
- Urtea: 2023
- Iraupena: 53 min.
- Hizkuntza: Alemana, gaztelaniazko azpitituluekin
- Errealizazioa: Christoph Goldmann, Leif Karpe
Ordutegiak:
Lehenengo proiekzioa:
Chillida: El arte y los sueños, Susana Chillida
Bigarren proiekzioa:
El escultor Eduardo Chillida
Poesía y construcción, ARTE dokumental bat
Saioak:
Azaroak 7, osteguna: 12:00 eta 13:00
Azaroak 8, ostirala: 15:00 eta 16:00
Azaroak 9, larunbata: 15:00 eta 16:00
Azaroak 10, igandea: 12:00 eta 13:00
Azaroak 11, astelehena: 12:00 eta 13:00
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko azaroaren 7(e)tik 2024(e)ko azaroaren 11(e)ra
- Ordutegia10:30-12:00
- Lekua Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
Hernani - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Chillida Leku


