"UNIK- Suzko idazketa"
Idazteko gogoa duzu? Hitzekin su-txiki bat egin eta nola hazten den ikusiko dugu tailer honetan. Suzko testu horiek eraikitzeko, hitza inguratzen duten gauza guztiek garrantzia izango dute hemen: gorputzak, begiradak, lekuak, jolasak... Elkarrekin ikasiko dugu nondik hasi idazten, nola elikatu lehenengo sugar hori, nola moldatu atera den hori, eta nola helarazi gure testuen beroa besteei. Hitzak ohiko mugetatik atera eta sua emango diegu elkarrekin!
Datak: (izen emate bakarra 4 datentzako)
Azaroak 5
Azaroak 12
Azaroak 19
Azaroak 26
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2024(e)ko azaroaren 5(e)tik 2024(e)ko azaroaren 26(e)ra
- Ordutegia10:30
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Tabakalera


