"Néstor Basterretxea, diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea"
Durangoko Arte eta Historia Museoak, Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, Nestor Basterretxea. Diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea erakusketa inauguratuko du bihar, azaroak 28, arratsaldeko 19:00etan. Erakusketa Gerediaga Elkartearen eta museoaren elkarlanaren ondorioa da.
Erakusketa otsailaren 2ra arte egongo da zabalik, eta 50 lan baino gehiago biltzen ditu, diseinu, ilustrazio, marrazki eta kartelen artean. Obra batzuk lehen aldiz daude ikusgai, beste batzuk euskal kulturaren ikonoak dira.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2024(e)ko azaroaren 28(e)tik 2025(e)ko otsailaren 2(e)ra
- LekuaDurangoko Arte eta Historia Museoa
San Agustinalde, 16
Durango
Web - HizkuntzaBat ere ez
- Ikusi agenda Durangoko Arte eta Historia Museoa, Durango


