Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2024: "Pandilla Monstruo" + "Spermageddon"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Urriak 30
  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2024: "Pandilla Monstruo" + "Spermageddon"

Donostiako 2024ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan.

Pandilla Monstruo (2024). Espainia. 50 min

Duela hamar hilabete Axel Casasek eta bere troupeak trailerra interneten argitara atera zutenean, @amazoncobrak idatzi zuen: “Oraintxe negarrez nago, baina pozarren. Eskerrik asko, zuei, hau emateagatik… fandom ikusmina oso handia da. Ez Napoleón, ez Avatar 3, horrelakorik ez… Pandilla Monstruo baizik”. Beste batzuk harri eta zur geratu ziren pantailan Ronquete eta Zorion Eguileor ez ezik Javier Botet bera ere ikustean. 50 minutu baino ez dira. Guztiz beteak, ordea, non gizaki tankera ere hartzen zaien izaki batzuek munstroarena egiten duten esperimentu antropologiko moduko batean. Norbaitek ondo asmatuta esan zuenez, hobe Axelek eta gainerakoek pelikulak egitea drogatzen ibiltzea bainoa. Komentario horrek era askotako iritziak sorrarazi zituen.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaritza: Axel Casas, Gastón Haag.
  • Ekoizpena: Arcanoide Films, Axel Casas.
  • Gidoia: Axel Casas, Gastón Haag.
  • Argazkia: María Zabala, Ernesto Báez.
  • Musika: WLDV.
  • Muntaketa: Axel Casas.
  • Aktoreak: Gorka Ronquete, Axel Casas, Gastón Haag, Jone Laspiur, Pedro Asensio, Javier Botet.

Spermageddon (2024). Norvegia. 77 min

Filmaffinityri lapurtutako sinopsia: “Jens eta Lisa nerabeak lehen sexu-harremana izateko zorian daude. Jensen gorputzean Spermageddona hurbiltzen ari da, espermatozoideak gogor prestatzen aritu diren gertaera. Batek bakarrik irabaz dezakeen lasterketa honetan, ustekabeko hamaika oztopo saihestu beharko dituzte, bizitza ezinezkoa egingo dietenak”. Annecyn ohore handiz aurkeztutako animazio baten espermatozoide izarrak? Ba bai. Abestu, dantzatu eta krema espermatizidaren hesiaren kontra jota akabatzen diren espermatozoideak. Sarraski bat. Zer espero dezakegu ba, Rasmus A. Sivertsenen konpainian, Dead Snowen (2009) Tommy Wirkolak zuzentzen badu?

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaritza: Tommy Wirkola, Rasmus A. Sivertsen.
  • Ekoizpena: Jørgen Storm Rosenberg, Kjetil Omberg / 74 Entertainment, Qvisten Animation.
  • Gidoia: Tommy Wirkola, Jesper Sundnes, Vegar Hoel.
  • Musika: Christian Wibe.
  • Ahotsak: Nasrin Khusrawi, Christian Mikkelsen, Aksel Hennie, Mathilde Storm, Christian Rubeck.

Laburrean

Non