Mosaico Italiano 5 Zikloa: "Good morning Babilonia" (Paolo eta Vittorio Taviani)
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Mosaico Italiano 5 zikloaren barruan:
Good morning Babilonia
Benetako gertaeretan oinarrituta, filmak bi anaia toskanarren istorioa kontatzen du. Bi anaia horiek elizen zaharberritzaileak dira, eta familia negozioaren porrota ondoren Estatu Batuetara emigratzen dute. Beren trebetasunari esker, eszenografien eraikitzaile gisa lan egingo dute David Wark Griffith zuzendariaren Intolerance filmean. Baina familiarteko zorigaitzek eta Lehen Mundu Gerrak modu ezabaezinean markatuko dituzte haien bizitzak.
Taviani anaiei omenaldia
Fitxa tekinikoa:
- Zuzendaritza: Paolo eta Vittorio Taviani
- Gidoia: Tonino Guerra, Paolo Taviani, Vittorio Taviani
- Herrialdea: Italia
- Urtea: 1987
- Iraupena: 117 minutu
- Antzezleak: Vincent Dpano, Joaquim de Almeida, Greta Scacchi...
- Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin (JBGA)
Aurkezle eta solasaldikideak: Marina de Franceschi, Sara Agnetti
Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko Urriak 30
- Ordutegia18:30
- Lekua KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaElebietan
- Web KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)


