Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2024: "1978"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Urriak 28
  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2024: "1978"

  • Argentina.
  • Zuzendaritza: Hermanos Onetti.
  • Ekoizpena: Michael Kraetzer, Sayf Aram, Carlos Goitia, Nicolás Onetti / Black Mandala Films.
  • Ekoizpen elkartua: Luis M. Rosales, David Fernández, Luciano Onetti.
  • Gidoia: Luciano Onetti, Nicolás Onetti, Camilo Zaffora.
  • Argazkia: Luciano Montes de Oca, Kasty Castillo.
  • Musika: Luciano Onetti.
  • Muntaketa: Luciano Onetti, Nicolás Onetti, Ludovico Oppipari.
  • Aktoreak: Mario Alarcón, Agustín Pardella, Carlos Portaluppi, Jorge Lorenzo, Santiago Ríos, Paula Silva, Gustavo Bonfigli.

Luciano eta Nicolas Onetti. Anaiak. Argentinarrak. Obscura zinemaldian, Sitgesen eta Donostian ibiliak. VHS filmen eraginpekoak, Los olvidados (2017) eta Abrakadabra (2018) bezalako bitxi lizunen egileak dira. 1978 oraindik aurreprodukzio fasean zegoenean elkarrizketatuta, zera esan zuten: “diktaduran girotutako beldurrezko filma da. Munduko Futbol Txapelketarekin zerikusia duten gauzatxoak daude, eta azpijokoa ikaraz betetako arratsalde-gau batean gertatzen da, atxiloketa zentro klandestino batean, Argentinaren eta Holandaren arteko azken partidaren egun berean”. Film kaltekorra da. Usain txarrekoa. Zapore txarrekoa. Beldurra, nazka eta amorrua ematen du.


Laburrean

Non