Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2024: "I Spit On Your Celluloid"
Donostiako 2024ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan.
Goya-Hellboy, munstroen ikonografia erakusketarekin lotutako jarduera.
Emakumeek zuzendutako beldurrezko zinemaren istorioa da hau. Film horietako asko generoko zinemaren klasikotzat hartzen dira (Near Dark, Pet Sematary) baina beste asko ahaztu egin dira.
Heidi Honeycutt zinemaldien programatzailea, zinemako kazetari eta historialaria eta beldurrezko filmetan aditua da. Etheria zinemaldiaren sortzaileetako bat da, emakumeek zuzendutako beldurrezko, zientzia-fikziozko, fantasiazko, akziozko eta suspensezko film berriak erakusten dituen zinemaldirik ospetsuena. Generoari buruzko hainbat liburu eta aldizkaritan parte hartu du, tartean Fangoria, Moviemaker Magazine, Ms. Magazina... I Spit on Your Celluloid bere liburua Stephanie Rothman kultuzko zinema zuzendariak "idatzi beharra zegoen" liburu gisa goraipatu du. Liburua beldurrezko filmen zuzendarien bizitza eta filmei buruzko 15 urteko ikerketa zorrotzaren emaitza da, 1896tik gaur egun arte. Bertan, emakumeek beldurrezko filmak nola egiten dituzten zehazten duten indar politiko eta kulturalak definitzen ditu.
Entrebistatzailea: Begoña del Teso.
Ingelesez, gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Urriak 26
- Ordutegia11:30
- Lekua Okendo Kultur Etxea
DK. Nafarroa etorbidea, 7 (Gros)
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan
- Web Okendo Kultur Etxea


