Hemengo Antzerki Erakustaldia 2024: "La jaula de los bichos"

Pamplona/Iruña 2024(e)ko Urriak 26
  • Hemengo Antzerki Erakustaldia 2024: "La jaula de los bichos"

2024ko Hemengo Antzerki Erakustaldiaren barne.

Etxe handi zahar bat, korrokoildua eta hustua. Hor bizi dira elkarrekin gure “kokoak”, hiltzeko zorian dagoen emakume zahar bat eta bi “izain”. Emakumea: Betiko neskamea. Gizona: urruneko lehengusua (edo horixe dio odol-xurgatzaileak). Biek haren herentzia eskuratzeko asmo hutsagatik jarraitzen dute emakume zaharraren ondoan. Mundu ilun, grotesko eta dekadente horrek barre-algara eta gogoeta eraginen dizkigu. Atmosfera itxi bat, non aspaldian ez den argirik sartzen eta non airea beti kutsatuta dagoen. Lagun egin diezaiogun azken hatsetan dagoen hirukote honi, eta ez dezagun ahaztu haiek guztiek errege godoen odol berbera daramatela zainetan.

Fitxa artistikoa:
  • Egilea: Juan Sansegundo
  • Zuzendaria: Juan Sansegundo
  • Antzezleak: Miguel Ángel Lerga, Moscoso; Santi E. Torre, Visitación; Iralko Mugueta, Tránsito

Laburrean

Non