Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2024: "Ghost Cat Anzu"
Donostiako 2024ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan.
Euri jasa handi baten erdian, fraide batek katutxo bat aurkitzen du, Anzu izenez bataiatu eta ondo zainduta hazten duena. Hala, 30 urte geroago, katutxoa ez da ez hil; are gehiago, “katu mamu” bihurtu da, eta gizaki baten moduan hitz egin eta bizi da. 37 urterekin ziklomotorrean bidaiatzen dabil, eta lanaldi partziala du masajista gisa. Egun batean, fraide zaharrak Anzuri eskatzen dio Karin zaintzeko, 11 urteko bere biloba; aitak abandonatu egin du eta gogoz kontra hartu du fraideak. Hasieran, beren nortasun biziek talka egiten dute eta sutan jartzen dira, baina pixkanaka hasiko dira elkar ulertzen. Orduan, Karinek mesede bat eskatzen dio Anzuri: bere ama zendua ikusi nahi du berriro. Horixe da infernu gorrira eramango dituen bidaia dramatikoaren abiapuntua.
Fitxa teknikoa:
- Japonia-Frantzia.
- Zuzendaritza: Yoko Kuno, Nobuhiro Yamashita.
- Ekoizpena: Pierre Baussaron, Keiichi Kondo, Hiroyuki Neigishi, Emmanuel-Alain Raynal, Shunsuke Yanagisawa / Bakeneko Anzu-chan Production Committee.
- Koprodukzioa: Yukari Nishikaw.
- Ekoizpen eragilea: Carole Baraton, Eric Beckman, Yohann Comte, Dave Jesteadt, Pierre Mazars, Rodney Uhler.
- Gidoia: Shinji Imaoka.
- Argazkia: Masato Makino.
- Animazio-zuzendaritza: Namiko Ishidate, Yukie Nakauchi.
- Musika: Keiichi Suzuki.
- Muntaketa: Toshihiko Kojima.
- Hizkuntza: japoniera, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko Urriak 26
- Ordutegia19:00
- Lekua Victoria Eugenia Antzokia
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa7,50 €
- HizkuntzaElebietan
- Web Victoria Eugenia Antzokia


