Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2024: Japan Gaua: "Onsen Shark" + "House of Sayuri"
Donostiako 2024ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan.
Onsen Shark (2024). Japonia. 78 min
Daniel Aguilarrekin, Sortaldeko Inperioaren unibertso zinematografiko guztietako gure sensei absolutua gonbidatu nagusi gisa Morelli doktorearen rolean, eta Morihito Inouek zuzendua, errealizaziorako herriaren kolaborazioa eskatu zuenak tokutsatu (Wikiren arabera, “efektu berezi intentsiboak dituzten benetako akziozko filmak”) zale guztien artetik, eta marrazo hegal ikusgarri bat eraikitzeko produkzio taldearen agindua betez, hona hemen artisau film bat, baina CGI irudi ederrekin, izaki abisal batzuen esnaldiari buruzkoa. Izaki horiek, megalodon eta Jaws nahaste bat, luxuzko hotel bateko ur termaletako hodietan barrena sartzen dira. Filmean heroiak, zientzialariak eta instagramerrak daude.
- Zuzendaritza: Morihito Inoue.
- Ekoizpena: Masayuki Nagata / PLAN A.
- Gidoia: Morihito Inoue.
- Argazkia: Kouichi Inokuchi.
- Musika: Yuzuru Jinma.
- Aktoreak: Kiyobumi Kaneko, Takuya Fujimura, Yu Nakanishi, Masaki Naito, Shigeo Oosako, Koichi Makigami.
- Hizkuntza: japoniera, gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin
Hoise of Sayuri (2024). Japonia. 108 min
Entziklopedia digitalen arabera, Koji Shiraishiren azkenak (Sadako vs. Kayako, 2016) hauxe kontatzen du, etxe berri batera bizitzera joan eta eraildako neskato baten espiritu gaiztoa bertan bizi dela jabetzen den familia baten istorioa. Adimen artifizialak ez du gezurrik esaten, baina ez du egia osoa esaten film honi buruz eta dakarren izu-ikarazko esperientziari buruz. Ez du kontatzen amonaren pertsonaia ezin duzula bistatik galdu, gidoiak bira kopernikarra emango baitu. Entziklopediek ere ez dute adierazten filmak abusua eta guraso ilunak salatzen dituela, eta eraildako batek bakean atseden hartzeko duen eskubidea aldarrikatzen duela.
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaritza: Koji Shiraishi.
- Ekoizpena: Kimiaki Tasaka.
- Gidoia: Mari Asato, Rensuke Oshikiri, Koji Shiraishi.
- Argazkia: Maki Ito.
- Musika: Motoyoshi Tai, Toru Ishitsuka, Syunsuke Suzuki.
- Muntaketa: Ayumi Miyazaki.
- Aktoreak: Ryoka Minamide, Toshie Negishi, Hana Kondo, Fusako Urabe, Kitaro.
- Hizkuntza: japoniera, gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko Urriak 25
- Ordutegia23:30
- Lekua Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa7,50 €
- HizkuntzaElebietan
- Web Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)


