Liburu aurkezpena: "El enigma del Kadux en Bilbao" (Marisa Amigo)
Urriaren 23an, asteazkena, 19:00etan, Marisa Amigo idazle bilbotarraren "El enigma de Kadux en Bilbao" aurkeztuko da Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean. Sarrera librea izango da lekua bete arte eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da.
Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan egingo den haurrentzako abenturazko liburu honen aurkezpenean, Marisa Amigok Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia izango du lagun.
Bere presentziarekin, zinegotziak udalaren babesa adierazi dio lan honen argitalpenari. Bilbao Edita laguntza-poltsaren 2023. deialdian hautatu zen lan hau, liburuen argitalpenaren munduko argitaletxeei eta/edo profesionalei zuzendutakoa, tokiko argitalpen-produkzioa sustatzeko.
Gainera, "El enigma de Kadux en Bilbao" liburuak Sanfilippo gaixotasuna pairatzen duten haur bilbotarren kausa babesten du. Horrela, Marisa Amigok liburu honen egile-eskubideak Asociación Vass Sanfilippo Euskadi elkarteari emango dizkio. Eskubide horiek haurren bizi-kalitatea hobetuko duten eta sendatzeko helburua duten terapietara bideratuko dira.
"El enigma del kadux en Bilbao" abenturazko kontakizun bat da, non protagonistek, Javier, Pablo, Noam eta María ikaskideek, hiriko hainbat lekutan barrena joan behar duten, Gizarteko irakasleak lehiaketa batean eskatzen dituen eskultura mitologikoen bila. Liburuak Bilboren alderdi enblematikoak, historia, monumentuak eta museoak erakusten ditu.
María Luisa Amigo Fernández de Arroyabe bilbotarra, Marisa Amigo, Filosofian doktorea eta Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritua da. Ikerketa-artikuluak, filosofiako eta aisialdiko liburuak eta haur eta gazteentzako hainbat ipuin idatzi ditu. Haurrentzako narratiban, "Misterios en la Universidad" saila argitaratzen hasi zen, "El secreto de Cave Canem", "El tesoro de los sabuesos" eta "El hallazgo de las joyas escondidas", Deustuko Unibertsitatean garatzen den trilogia.
Abenturazko beste liburu batzuk ere idatzi ditu, hala nola "Piratas en el colegio"; "El misterio del cisne negro. Rara avis"; "Liburu ezkutuaren misterioa. Rara avis liber"; eta Bidebarrieta Kulturgunean aurkezten duen "El enigma del kadux en Bilbao". Argitalpen horiek guztiek Sanfilippo sindromea duten Bilboko haur batzuen kausa babesten dute.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.
- Bertaratzerik izan ezean, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Urriak 23
- Ordutegia19:00
- Lekua Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Bidebarrieta Kulturgunea



