FEMME 2024 (BILBOROCK)
Udal ekipamendu honek doako ekitaldi bat hartuko du datorren larunbatean, urriak 19, 20:00etatik aurrera, "FEMME"ren edizio berri bat abiatzeko: emakumeen talentua musikan eta beste diziplina artistiko batzuetan sustatzeko udal programa.Programazio berrian, Bilborock gazteentzako ekintzailetza-laborategi bat da musikaren, kulturaren eta sorkuntzaren industriaren esparruan.
Sortu zenetik, "FEMME" 90 parte-hartzaile baino gehiago dituen artista-komunitate gisa egonkortu da. Larunbat honetako ekitaldian Berta Vittersweet artista egongo da, eta bideo batek lagunduta aurkeztuko du programa. Ondoren, bi solasaldi egingo dira honako parte-hartzaile hauekin: Maider Legarreta (kantautorea), Almudena (2 Villanas), Lena Makana (kantaria eta konpositorea), Myriam Ariana (kazetaria eta argazkilaria), Daniela Bartolomé (poeta eta aktorea), Lucía Vittoria (argazkilaria eta sorkuntza-zuzendaria), Bihotza (DJa eta programatzailea), Pilar Muzsi (zeramikaria), María Vaquerizo (abeslaria) eta Mar Márquez (abeslaria eta sortzailea). Euren karreretako erronkei buruz, emakumeen ahalduntzearen garrantziaz, eta euren erreferente eta inspirazioez hitz egingo dute.
Ondoren, musika-emanaldiak egongo dira: Maider Legarreta (folka eta jazza tokiko eta euskal tradizioaren eraginekin nahasten dituen kantautorea), 2 Villanas "Almudena" (rock estiloko duo kementsua, indarrez eta karismaz betetako interpretazioengatik ezaguna), Lena Makana (R&B, dancehall eta rapa fusionatuz soinu berezi eta garaikidea sortzen duen artista berria), Vittersweet (base elektronikoak ahotsarekin eta gitarrarekin konbinatzen ditu, soinu-atmosfera inguratzaileak sortuz) eta Bihotza (dark wave eta technoan espezializatutako DJa).


