Iturritik 2024: "Aiurri"
Iturritik 2024 jaialdiaren programazioaren barruan.
Dantza mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.
Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari
irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
Jantziak: Oscar Armendariz
Dantzariak: Ane Etxeberria, Laida Egaña, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano
Informazio gehiago: Iturritik Jaialdia (albistea)
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaAukeran Dantza Konpainia
- Data 2024(e)ko Urriak 20
- Ordutegia18:00
- LekuaOkendo plaza
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaBat ere ez


