Gasteiz, euskararen hiria 2024: egitaraua

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Urriak 19
  • Gasteiz, euskararen hiria 2024: egitaraua

2024ko Gasteiz, euskararen hiria urriaren 19an ospatuko da.

Ekimen honek euskararen inguruko jai eta partaidetza topagunea eskainiko du 12 orduz jarraian, hiriko hainbat kultura, aisialdi, euskara eta kirol elkarte eta gizarte eragileen eskutik. Aniztasuna, euskara eta jaia uztartu nahi ditu, "Plazak eta hitzak, kolore anitzak" lelopean.

Egunean zehar, hainbat jarduera izango dira, hala nola postu gastronomikoak, musika, jolasak eta ikuskizunak. Publiko guztientzat pentsatutako programazioa da: haurrak, gazteak eta familiak, bai euskaraz hitz egiten badute, bai ikasten ari badira.

Egitaraua:

Jarduerak Andre Maria Zuriaren plazan izango dira 10:00etatik 22:00etara.

  • 10:00-11:00 | Haurrentzako ikuskizuna TOR eta TX0BORRO magoekin
  • 11:00-12:30 | Kirola Jokoan, Badaiotz euskal kirol elkartearen eskutik (oharra: ekintza hau Plaza Barrian izango da)
  • 11:00-12:30 | Umeentzako ekintzak Kimuak elkartearekin
  • 12:30-13:00 | Zumba Dantza gidatua, Judimendiko ZUmba Herrikoia taldetik
  • 13:00-14:00 | Bertso-saioa Arabako Bertsozale Elkartearekin
  • 14:00-15:00 | Kalejira, Gasteiz Kantuz taldearekin
  • 15:00-16:00 | Kalejira, Dirty Durum Brass Band musika taldearekin
  • 16:00-17:00 | Patata Minak antzerki ikuskizuna, Ane Gebararen eta Aitor Vinagreten eskutik
  • 17:00-18:30 | Joko lehiatua hiriko euskaltegien eskutik
  • 18:30-19:30 | Belarriprest bakarrizketa, Amaia Bonorekin
  • 19:30-20:00 | Gasteizko Euskalgintzaren Arnasa ekitaldia
  • 20:00-21:15 | Pasadena taldearen kontzertua
  • 21:15-22:00 | Annekdotas&lagunen open mic kontzertua

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko Urriak 19
  • Ordutegia10:00 - 22:00
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non