Gasteiz, euskararen hiria 2024: PASADENA
2024ko Gasteiz, euskararen hiria ekimenaren barne.
Musikan ibilbide luzea duten Libe Garcia de Cortazarren eta Jon Basagurenen talde berria da PASADENA, elkarrekin sortutako kantuei bizia emateko eratua. Taulagainean defendatzen aritu dira azken urtean, beste lau musikarik lagunduta, eta, errepertorioa luzatzeko gogoz, abesti gehiago sortzeari ekin zioten 2022ko udan.
Emaitza Izpia izan da, lau kantu berriz osatutako lana, zuzeneko taldekideekin batera landu eta grabatu dituztenak: Dani Arrizabalaga baterian, Aitor García de Vicuña teklatuetan, Danilo Foronda gitarretan eta Ander Sevilla baxuan. Duranako (Araba) Gakobeltz Hit Faktorian egin dituzte grabaketa eta nahasketak, Joseba Baleztenaren gidaritzapean eta Miren Narbaizak lagunduta.
Lehenengo diskoaren ildoari muzin egin gabe, argitasun handiagoa nabari dezakegu (Zerua ireki, Egin ihes), gospel zantzuak eta pisua erritmoan (Izpia) eta intentsitate joko landuak (Grabitatea). Zuzenekoetara berehala gehituko dituzten lau kantu eder.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Urriak 19
- Ordutegia20:00
- LekuaAndra Mari Zuriaren Plaza
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara


